Monike eta Joanes antzinako Egipton bideo-jokoan, bi haurrek Egiptoko Piramide Handiaren barruan izandako abenturak biltzen dira. Neska-mutilak pasabide luze eta ilunetan galduko dira, eta era guztietako pertsonaiak topatuko dituzte: buruko minak jotako momia bat, elkarrekin borrokan dabiltzan jainkoak… Baita ontzi bat ere piramide barruan, ur eta guzti!

Abentura grafiko formatuko bideo-jokoa da, eta haurrek hainbat pertsonaiarekin jardungo dute elkarrizketan eta interakzioan. Hainbat asmakizunen, buru-hausteren eta galderaren bidez, Monikek eta Joanesek labirintotik irten eta gurasoak topatu beharko dituzte. Lortuko ote dute? Jokalariaren arabera jakingo dugu hori; izan ere, jokoa ez da beti berdina, eta jokatu ahala hartutako erabakiek baldintzatuko dute.

Deskargatzeko, www.antzinakoegipto.eus atarira joan behar da, edota Google Play eta Apple App Store aplikazio-dendetan bilatu. Bateragarria da Android, iOS, Windows, Mac eta HTML5 plataformekin.

 

Jaitsi

iOS

Mac

Web

Windows

Android

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin egindako proiektua.